Lide Treku Urreta

IMG_1376

Haur eta nerabe psikologoa

  • Psikologian lizentziatua (EHU).
  • Jolas- terapian titulatua (Play Therapy Spain eta Play Therapy International).
  • Sandplayn formakuntza (Play Therapy Spain).
  • Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa) –burutzen-.

Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02134

Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300117

“Nere haurrekiko interesa eta errespetua oso gaztetandik datorkit. Hori dela eta hezkuntza eta psikologiarako jakin-nahia beti nere ibilbide pertsonalean nerekin joan dira.  Gaur egun ere nere ezagutza eta praktika hobetuko duten formakuntzak egiten jarraitzen dut.

Kulunkan Psikologian 2012. urtetik beste bi lankiderekin batera lan egiten dut. Besteak beste, Donostiako Udaleko genero indarkeriaren biktimentzako zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako teknikari bezala eta Beasain edo Lazkao bezalako udaletxeentzat haur eta nerabe psikologo bezala lan egin dut azken urteetan. Baita ETB1 eko kolaboratzaile bezala haur eta nerabe psikologo bezala. Psikosolidario@k proiektuaren sortzaileetako bat ere banaiz, beste lagun eta kide batzuekin batera.

Psikologia, nere lana izateaz gainera, nere pasio handietako bat da. Pertsonok gure burua osatzeko dugun gaitasunean erabat sinisten dut, bereziki haurrek dutenean; harritzen jarraitzen naute duten barne indarra eta sendotasunak. Nere maisuak dira. Platonek zioen bezala, pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa batean baino”

Advertisements