Helduen bakarkako psikologia

Arrazoi asko egon daitezke pertsona batek bere bizitzako momentu jakin batean psikologo bat behar izateko, baina kasu guztietan komunean duten oinarri bat dago, sufrimendua eta gaizkiegona. Hauek pentsamenduekin, emozioekin, seinale fisikoekin edo/eta jokaerekin harremandurik egon daitezke.  Psikoterapiaren helburua laguntza eske datorren pertsonari honen guztiaren atzean zer dagoen identifikatzera  eta hobeto egoteko tresnak aurkitzera laguntzea izango da. Tresna hauek kasu gehienetan pertsonaren baitan aurkituko dira, eta terapeutarekin harremanean aurkitu, ulertu eta bere bizitzan erarik egokienean aplikatu ahal izango ditu.

DSC_0501

  • Psikologo baten laguntza behar izan daitekeenaren seinaleak:
  • Negarra, tristura edo malenkonia sentimendua.
  • Oraindik sufritzen jarraitzen duen galera bat izatea.
  • Antsietate sentimenduak (kezka, lo egiteko zailtasunak, etsipena, palpitazioak, dardarak, e.a.).
  • Ondoez fisikoak oinarri fisiko diagnostikatu gabekoak (burko minak, sabeleko mina, ondoez muskularra, e.a.).
  • Pertsonekin harremantzeko zailtasunak (herabetasuna, beldurra, behin eta berriro errepikatzen diren egoera gatazkatsuak, besteekin harremanean zoriontsu sentitzeko zailtasunak, e.a.).
  • Aldartearen aldaketak (tristura edo asaldadura, e.a.).
  • Laneko ezegonkortasuna edo ezegonkortasun afektiboa.
  • Beldur edo fobiak.
  • Obsesioak.
  • Traumak.
  • Arazo emozionalak.
  • Loaren arazoak.
  • Inpultsibitatea.
  • Oldarkortasuna.
  • Autoestimu baxua.
  • Antsietatea eta estresa.
  • Depresioa.
  • Elikaduraren Nahasteak (anorexia, bulimia, e.a.).
  • Laneko jazarpena.
  • Menpekotasunak.
  • Sare sozialetatik eratorritako arazoak.
  • Beste batzuk…

DSC_0451

 

Advertisements