Haur eta nerabe psikologia

Haur psikologia helduen psikologiarekiko nahiko ezberdina da. Pertsona helduek hitzez espresatzen ikasi dugu, pentsamenduak eta emozioak zedarritzeko, ezberdintzeko eta ordenatzeko gaitasun handiagoa dugu eta lengoaia aberatsa dugu gehienetan.

DSC_0552

Haur bat, batezere adin goiztiarretan, gaitasun guzti hauek garatzeko bidean dago eta motrizitatearen garapenean ere bai. Hori dela eta ez du zentzurik haurrekin helduekin egingo genukeen bezala terapia egiten jartzeak. Haurrak hitzezkoa ez den beste adierazteko erak erabiltzen ditu, izatez, jolasa haurraren hizkuntza naturala da. Jolas Terapiak, hain zuzen ere, jolas terapeutikoaren bidez adierazteko era horiek bilatzen ditu eta Kulunkan Psikologian erabiltzen dugun lan eredua da.

Jolas Terapiari buruz informazio gehiago

This slideshow requires JavaScript.

Ondoren heziketa mailan eta maila psikologikoan lantzen ditugun zailtasunak azaltzen ditugu era laburtu batean:

• Beldur eta fobiak
• Traumak
• Arazo emozionalak
• Loaren arazoak.
• Esfinterren kontrol arazoak (enuresia- enkopresia)

• Jokaeraren zailtasunak
• Inpultsibotasuna
• Oldarkotasuna
• Elikatze zailtasunak (bulimia anorexia e.a.)
• Harreman sozialerako eta egokitzapenerako arazoak
• Lotsa
• Autoestima baxua
• Antsietatea eta estresa
• Depresioa
• “Eskola porrota”
• Eskola – jazarpena eta ziber- jazarpena
• Alkohola eta beste substantzien kontsumoa
• Sare sozialen gehiegizko erabilerak eragindako arazoak
• Abusuak eta sexu jazarpena
• Beste batzuk…

DSC_0584