Kulunkan Psikologia hiru psikologo sanitario akreditatuk osatzen dugu, psikologia klinikoaren hiru oinarrizko eremuetan espezializatuak gaudenak. Hirurok esperientzia klinikoa dugu eta Gipuzkoako Diputazioko eta Madrilgo Erkidegoko hainbat zerbitzu edo zentroetan lan egin dugu.
Leticia Antequera Marcos
Bikote, familia eta helduen psikologoa
• Psikologian Lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan
• Psikoterapia Transkuluturalean Aditua.
• Familia eta Bikote Terapian Masterra.
“Espazio terapeutikoa leku seguru eta laguntzaile bat bezala ikusten dut, non gure bizitzan mantentzen ditugun harremanetan pentsatzen jardun dezakegun.
Sufrimendua eragiten duten bizitza- gertaerak integratu eta gainditzea. Hauengandik azaleratzen diren emozioak gidatu. Komunikatu eta mugak ezarri, bai geurekiko eta besteekiko ere. Energia, alaitasuna eta bizitasuna berreskuratu. Guzti honetarako lagunduko gaituzten erremintak aurkitu .
Gainditu, hazi eta aurrera egin.”
Lide Treku Urreta
Haur eta nerabeen psikologoa
Haur eta nerabe psikologoa
- Psikologian lizentziatua (EHU).
- Jolas- terapian titulatua (Play Therapy Spain eta Play Therapy International).
- Sandplayn formakuntza (Play Therapy Spain).
- Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa) –burutzen-.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargokide zenbakia: GZ02134
Play Therapy International elkarteko elkargokide zenbakia: 201300117
“Nere haurrekiko interesa eta errespetua oso gaztetandik datorkit. Hori dela eta hezkuntza eta psikologiarako jakin-nahia beti nere ibilbide pertsonalean nerekin joan dira. Gaur egun ere nere ezagutza eta praktika hobetuko duten formakuntzak egiten jarraitzen dut.
Kulunkan Psikologian 2012. urtetik beste bi lankiderekin batera lan egiten dut. Besteak beste, Donostiako Udaleko genero indarkeriaren biktimentzako zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako teknikari bezala eta Beasain edo Lazkao bezalako udaletxeentzat haur eta nerabe psikologo bezala lan egin dut azken urteetan. Baita ETB1 eko kolaboratzaile bezala haur eta nerabe psikologo bezala. Psikosolidario@k proiektuaren sortzaileetako bat ere banaiz, beste lagun eta kide batzuekin batera.
Psikologia, nere lana izateaz gainera, nere pasio handietako bat da. Pertsonok gure burua osatzeko dugun gaitasunean erabat sinisten dut, bereziki haurrek dutenean; harritzen jarraitzen naute duten barne indarra eta sendotasunak. Nere maisuak dira. Platonek zioen bezala, pertsona bat gehiago ezagutzen da ordu bete berekin jolasean, urte beteko elkarrizketa batean baino.”
Elia Millán Izagirre
Bikote, familia eta helduen psikologoa
- Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
- Familia eta Bikote terapian masterra.
- Akreditazio sanitarioa.
- Euskalduna (EGA).
“Nahiz eta ulergaitza iruditu ahal zaigun, mundu guztiak,dauzkan erremintekin gauzak ahal dituen hoberen egiten dituela uste dut.Horregatik, aurrera egin nahi badugu ere batzuetan gure gauzak ulertzeko, sentitzeko eta egiteko moduak ez dira bizi ditugun egoeretara moldatzen, honek batzuetan sufrimendua eragiten digularik.