Ohiko galderak

Kulunkan Psikologian zein motatako psikologia egiten dugu?

Pertsona bakoitza eta kasu bakoitza ezberdina denez, logikoa da psikoterapia bakoitzaren beharretara egokitzea. Aurkeztutako arazo bakoitzari pertsona bakoitzaren berezitasunen araberako teknikekin aurre egingo zaio. Horrela, Kulunkan Psikologian Humanismoaren barruan kokatzen gara, baina gure lan egiteko era eklektikoa da eta korronte ezberdinen inguruan dabil: Psikologia Sistemikoa, Gestalt eta Jolas Terapia.

Bestalde, batzuetan eraginkorragoa izango da arazoa banaka tratatzea, beste batzuetan aldiz, arazoa duen familiarekin lan egin beharko da. Esku- hartzea ere ezberdina izango da laguntza profesionala behar duten pertsonen adinen arabera.

mendiak

Nola dakit laguntza psikologikoa behar dudan?

Kezkatzen edo gainezka egiten digun egoera baten aurrean laguntza behar dugun geure buruari galdetzen badiogu, ziurrenik laguntza behar dugularen seinale bat da. Oso zabaldua dago psikologo batera egoera loreaoso larrietan joan behar denaren ustea, beste aukerarik ez dagoenean, hain zuzen. Alabaina, honek ez du zertan horrela izan behar, medikura nahiz eta ezer larria ez daukagun, mina sentitzen dugunean joaten garen era berean.

Kulunkan Psikologian lehen saioa dohainekoa da, beraz, zalantzaren bat edo kontsultaren bat baduzu hitzordua eska dezakezu eta guk gertatzen zaizunaren inguruan aholkatu diezazukegu. Edozein kasutan laguntza jasotzearen erabaki zurea izango da.

Zenbat irauten du terapia batek?

Ohiko terapia denbora lau hilabete eta bi urte bitartekoa da, beti ere azaldutako eta aurkitutako beharren arabera. Hala ere, oso ezohiko kontsultetan ezik, prozesu terapeutikoak oso kasu arraroetan amaitzen da hiru hilabete baino lehenago eta bi urte baino beranduago.

katilua

Zer da konfidentzialtasuna?

Psikologian lana egiten dugun pertsonak Kode Deontologiko bati zor gatzaizkio, eginbide egokiak eta arau profesionalak arautzen dituena, non besteak beste pazienteen isilpekotasuna mantentzeko betebeharra dugun. Horrenbestez, ez du inork jakingo zu edo zure seme- alaba terapiara zoaztela, eta noski, terapian gertatzen edo esaten den guztia gelatik ez da aterako, epaile baten aginduz ez bada edota bizitzaren arrisku bat baldin badago zu edo beste pertsona batzuentzat. Terapia gela intimitate gune bat da terapeuta eta pazienteak bakarrik partekatzen dutena.

 

water-plant-leaf-pond

Advertisements