Elia Millán Izagirre

IMG_1418

Bikote, familia eta helduen psikologoa

  • Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Familia eta Bikote terapian masterra.
  • Akreditazio sanitarioa.
  • Euskalduna (EGA).

 

“Nahiz eta ulergaitza iruditu ahal zaigun, mundu guztiak,dauzkan erremintekin gauzak ahal dituen hoberen egiten dituela uste dut.

Horregatik, aurrera egin nahi badugu ere batzuetan gure gauzak ulertzeko, sentitzeko eta egiteko moduak ez dira bizi ditugun egoeretara moldatzen, honek batzuetan sufrimendua eragiten digularik.

Gure ingurua eta bizi garen sistemak(familia, lagunak, gizartea) beti kontuan hartu behar dira, izaki iragazkorrak garen ezkero , bizi ditugun harremanek etengabeko balantze batean kokatzen dituzte gure eta besteen beharrak.        Aurre egiteko ditugun kontu guzti hauek harilkatzeko modu bat da terapia, etortzea erabakitzen duzun edo duzuen pertsonen ongizatea helburu.”