Bikote eta familia terapia

Bikote eta familia guztiek momenturen batean osatzen duten kideek era egoki batean ebazten dituzten egoera konplexuetatik igarotzen dira. Batzuetan ez da hau gertatzen eta zailtasunak familian txertatzen dira funtzionatzeko dinamika bihurtuz eta familiakide batengan edo denengan gaizkiegona sortuz, giro emozionalean, egonkortasunean eta familiakideen garapenean eraginez.

 

familia playa

Familia edo bikote terapia, pertsonek gustatzen ez zaizkien gauzak era ezberdinetan aldatzen saiatu eta gero lortzen ez duten egoeretarako da egokia.

Bikote terapiak zer bilatzen du? 

  • Bikotearen funtzionamendu edo elkarbizitzari eragiten dioten arazo indibidual edo harremaneko arazoetan laguntzea.
  • Bikotearen jarraipena arrsikuan jartzen duten krisiak artatzea.
  • Enpatia gaitasunaren areagotzea eta komunikazio era egokien garatzea.
  • Intelegentzia emozionala hobetzea.
  • Zailtasunak gainditzeko estrategia konstruktiboen bilatzea.

 

familia 2

 

Zertan laguntzen du familia edo/eta bikote terapiak?

  • Ohiko krisien aurrean oreka berrezartzea:
    • Elkarbizitzaren hasiera,
    • Seme- alaben etorrera,
    • Seme- alaben nerabezaroa,
    • Seme- alaben burujabetza eta bikote bezala berriro ere aurkitzea,
    • Helduaroaren iritsiera eta gurasoen zaintza,
    • Biloben iritsiera,
    • Bikotekide baten heriotza,
  • Zailtasun psikologiko handienetan familiaren funtzionamendu egokia lortzen laguntzea:
    • Dibortzioa eta bikote eta familia berrien eratzea,
    • Migrazioa eta galera,
    • Antzutasuna eta hari lotutako sentimenduak,
    • Adopzioa,
    • Guraso bakarreko familiak,
    • Oldarkortasuna eta biolentzia,
    • Krisi sentimentalak,
    • Arazo sexualak,
    • Guraso eta seme- alaben arteko gatazken ebazpena,
    • Familia krisietan aholkularitza,
    • Bikoteen hausturak, banantzeak eta dibortzioak,
    • Adopziorako aholkularitza,
    • Familia bitartekaritza eta banantze eta dibortzio egoeretan aholkularitza.

 

Advertisements