Haur eta nerabe psikologia

Haur psikologia helduen psikologiarekiko nahiko ezberdina da. Pertsona helduek hitzez espresatzen ikasi dugu, pentsamenduak eta emozioak zedarritzeko, ezberdintzeko eta ordenatzeko gaitasun handiagoa dugu eta hiztegi aberatsa dugu.

argazki haurra

Haur bat, batezere adin goiztiarretan, gaitasun guzti hauek garatzeko bidean dago eta motrizitatearen garapenean ere bai. Hori dela eta ez du zentzurik haurrekin helduekin egingo genukeen bezala terapia egiten jartzeak: mahai baten aurrean, geldirik eta hitzezkoa. Haurrak hitzezkoa ez den beste espresatzeko erak erabiltzen ditu, izatez, jolasa haurraren hizkuntza naturala da.

Jolas Terapiak, hain zuzen ere, jolas terapeutikoaren bidez espresatzeko era horiek bilatzen ditu.

Jolas Terapia

Jolas Terapia bereziki AEB eta Erresuma Batutik datorren korronte terapeutiko bat da. Onarpen handia du herrialde hauetan, hain da horrela Jolas Terapia zerbitzu bat dagoela bertako eskoletan haurrek azaltzen dituzten arazo emozionalei aurre egiteko era eraginkor bezala.

This slideshow requires JavaScript.

Jolas Terapiak haurrarekin lotura terapeutiko sendo bat sortzea du helburu eta emozioen, frustrazioen, kezken, bizipenen eta fantasien espresioa ahalbidetzea proiekzioaren bidez. Lotura eta espresio emozional hori sortzeko terapia honek haurraren hizkuntza naturala erabiltzen du eta musika, pintura, hondar kaxa, txotxongiloak, ipuin terapeutikoak, buztina eta lotura sortzea eta emozioak proiektatzea ahalbidetzen duten era guztiak erabiltzen ditu. Hauen bidez haurrak esperientzia traumatikoak era ziur batean berprobatu eta berbizi ahal izango ditu, eta terapeutikoa ez den testuinguru batean gauzatzera edo aurre egitera ausartzen ez den edo ezinezkoa zaion horretara jolastu ahal izango du.

Ondoren maiala heziketa eta maila psikologikoan lan egiten dugun zailtasunak azaltzen ditugu era laburtu batean:

  • Beldur eta fobiak
  • Traumak
  • Arazo emozionalak
  • Loaren arazoak.two young girls laughing behind another girls back
  • Esfinterren kontrol arazoak (enuresia- enkopresia)
  • Jokaeraren zailtasunak
  • Inpultsibotasuna
  • Oldarkotasuna
  • Elikatze zailtasunak (bulimia anorexia e.a.)
  • Harreman sozialerako eta egokitzapenerako arazoak
  • Lotsa
  • Autoestima baxua
  • Antsietatea eta estresa
  • Depresioa
  • “Eskola porrota”
  • Eskola – jazarpena eta ziber- jazarpena
  • Alkohola eta beste substantzien kontsumoa
  • Sare sozialen gehiegizko erabilerak eragindako arazoak
  • Abusuak eta sexu jazarpena
  • Beste batzuk…
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s